Hemen zaude: Hasiera Partaideak

Partaideak

Babeslea

  • GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK: Gipuzkoako Foru Aldundiak, Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren bidez, Jakintzaren Gizartean oinarrituta dagoen Gipuzkoa eraikitzen lagundu nahi du. Hau da, gizarte-iraunkortasunean, iraunkortasun ekonomikoan (berrikuntza eta lehiakortasuna), eta ingurumenaren iraunkortasunean oinarrituta dagoen gizartea. Gizartearen ikuspegitik arduratsua den lurraldea, iraunkortasunaren aldeko apustua egiten duena, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren alorretan sortzen zaizkion erronkei era proaktiboan aurre egiten diena, lankidetzako estrategien eta alde askotako konpromisoaren bitartez, alderdi guztientzat balioa sortzen duten eta eraginkorrak diren irtenbideak eskainita, nabarmenak diren zein ukiezinak diren bere aktiboak kudeatuta eta aktibo horiek lurraldeari buruzko ikuspegi iraunkorrera begira antolatuta. Pertsonak, beren jokabide, gaitasun eta ezagutzekin batera, etorkizunaren giltza dira; haiek dira etengabeko eraldaketan oinarrituta gizarte eta  ekonomia lehiakorrago, bidezkoago, kohesionatuago eta iraunkorrago bat lortzeko beharrezkoa den jakintza sortu, erabaki eta transmititzeko gaitasuna dutenak.

http://www.gipuzkoa.eus/eu/hasiera

 

Proiektuan parte hartzen duten erakundeak

  • Mondragon Goi Eskola Politeknikoa - MONDRAGON UNIBERTSITATEA: Industri Antolakuntzako departamentua proiektuaren lider gisa izango da. MGEPek proiektuaren kudeaketa eta diseinua eramango du aurrera. Proiektu honen helburuak lortzeko proiektuan parte hartzen duten beste aktore batzuen parte-hartzea ere bultzatuko du.

http://www.mondragon.edu/es/eps 

  • DONOSTIA-BETERRI: Andoaingo Udalaren barne dagoen Sustapen Ekonomikoa, Enplegua eta Gazteria departamentuak hartzen du parte proiektuan. Departamentu honek Donostia-Beterri eskualdeko enpresen lagungarri eta erdikari gisa egingo du lan, enpresen arteko ideiak, esperientziak eta ezagutza sustatuz eta beraien aktibitatea Industry 4.0-ra egokitzeko laguntza emanez. 
  • GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA: Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo Sailaren bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektuan rol aktibo bat izango du, jardueren orientazio eta bideratzearen bidez, lurraldean proiektua sustatzeko eta proiektua zabaltzeko.

http://www.gipuzkoa.eus/eu/hasiera

 

"Euskadin 4.0 Industria errealitatea da iada (Eusko Jaurlaritzak 60 bat iniziatiba babesten ditu) eta Europear abangoardiako buru izango den sarean integratuko gara.” Arantxa Tapia (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua).