Hemen zaude: Hasiera Proiektua Helburuak

Helburuak

Gaiari buruzko foro espezializatuak definitu eta ezartzea, teknologiaren ikuspegi berriak landuz, interes amankomunak dituzten taldeetan elkarlanean arituz eta lurraldeko lankidetza-sareak eratuz, Industry 4.0-Lantegi Adituak barruan negozio aukera berriak garatzeko balio proposamen berriak identifikatzeko helburuarekin.

Helburu orokor hau hiru azpi-helburuetan banatzen da, non ezagutzaren hiru esparruak (hezkuntza, ikerkuntza eta berrikuntza) kontutan hartzen diren. Azpi-helburuak hurrengoak dira:

  • 4.0 Industriari buruzko eta lankidetzan oinarritzen diren foro espezializatuak sortzea, bertan ezagutza eremu desberdinak landuko dira: metalmekanika aurreratua, elektronika, energia eta negozio digitalak. Gai espezializatu bakoitzeko beharrezkoak diren bezainbeste foro sortuko dira.
  • “Lurralde ekintzaile” baterantz, lankidetza-sarea sortzea, lurraldeko eragile sozio-ekonomiko desberdinen artean eta proiektuaren garapenean eragile aktiboak identifikatuz.
  • Metodologia eta honen gidaliburua argi azaltzea, eskualdeko enpresetan erraztasunez ezarri ahal izateko.
  • Unibertsitate, enpresa, Garapen Agentzia, Lanbide Heziketa zentro eta beste erakunderen arteko dinamika sortzea, Lean metodologien ezagutza dinamizatuz eta aukerak, ezagutza trukea eta barnekintzailetasuna sustatuz.
  • Ezagutza kolaboratiborako plataforma bat garatzea, prozesuan zehar euskarri gisa balioko duena, proiektu osoan zehar sortutako ezagutza bilduko duena eta mikroEak zein Garapen Agentzia lokaleko talde teknikoak dibertsifikazio aukerak identifikatzen eta garatzen trebatuko dituenak. Bestetik, plataforma, proiektuaren emaitzak Donosti-Beterri, Mondragon Unibertsitatea, eskualde desberdinetan eta gizartean orokorrean zabaltzeko erreminta gisa erabiliko da.

 

Gure industria digitalizatuz gero, BPG-aren %4-ko hazkundea lortuko dugu. Horretarako, Industriari bideratutako aurtengo aurrekontua 97,5 milioi eurokoa izango da". Begoña Cristeto (Industria Ministerioaren Industria eta ETEen Idazkari Nagusia).