Hemen zaude: Hasiera Proiektua

Proiektua

BARNELKAR Mondragon Unibertsitateak Beterri-Donostiako Garapen Agentziarekin batera sustatzen duen mikropymeei zuzendutako berrikuntza proiektu pilotua da. Proiektua Industria 4.0-Lantegi Adituen ikuspegitik landuko da, alor horretan eta elkarlanean proposamen berritzaileak sortzeko berrikuntza prozesua garatuz.

 Hau guztia ikasketa prozesu baten bitartez emango da, non enpresa desberdinak elkarlanean arituko diren, unibertsitatea eta garapen agentziarekin batera. Beraz proiektua, enpresak lankidetzan 4.0 Industriaren alorrean berrikuntzak identifikatu eta definitzean datza.

 

Testuingurua

  XX mendeko azken hamarkadan unibertsitatearen misioa berrikustea helburu duen mugimendua jaio da. Bere ohiko funtzioak, hau da, goi mailako hezkuntza eta ikerketa mantentzeaz gain, ekintzailetasuna, berrikuntza eta gizartearekiko konpromezua bilatzen dituen “hirugarren xedea” definituz. 2020. urterako Ezagutzaren Europarako definitutako helburuei erreparatzen badiegu, EB-rentzat ikuspegi berri honen justifikazioa zein abian jartzeko plangintzaren nolabaiteko arrakasta  bermatzea ezinbestekoa dela ikusiko dugu (Bueno Campos, 2007).

Dena den, ekintza honek ez du berrikuntza sortu eta aplikatzeko helburua soilik, Unibertsitatearen hirugarren xedeak, parte den ingurunearekiko erantzukizun eta konpromezuaz jabetu behar da, bai gizartearekiko zein inguruko enpresekiko hain zuzen ere.

XXI mendeko Unibertsitatea eskualdeko lehiakortasunaren motorra izan behar da, bere garaiarekin bat datorren goi hezkuntzaren ikuspegia sustatuz, balio intelektual, teknologikoa eta zientifikoa bultzatuz eta berrikuntza egungo gizarteak planteatzen dituen beharretara egokituz.

Euskarri hauek oinarri gisa hartuta baino ez da lortuko Unibertsitateak herrialdearekiko konpromezuari eta lehiakortasun globalari erantzuna ematea, eredu berritzaile, ekintzaile eta zientifikoaren etengabeko hobekuntzaren bitartez, bere ingurunearen erreferentea bilakatuz. Buenoren iritziz (Bueno Campos, 2007), Unibertsitateak misio berriak barne hartzen dituen hurrengo hiru ardatzetan oinarritu behar ditu bere ekintzak:

- Hezkuntza eta ikerkuntzatik haratago joan behar du, ingurugiroaren garapen ekonomikoa eta hobekuntza sozialak dakartzaten berrikuntzak sortuz.

- Teknologia eta ezagutzaren transferentziaren bitartez, Unibertsitatea bere ingurune geografikoaren eragile dinamikoa izan behar da, sistemaren beste eragileekin batera elkarbizitzen jakinez.

- Finantzazio iturri berriak aurkitu behar dira ohiko ereduetatik haratago ere, hori dela eta, teknologia eta ezagutzaren ondorioz sortutako emaitzen sorrera eta finkatze komertzialean partehartzea beharrezkoa da.

Beraz, hirugarren xede honek, unibertsitatea bere jarduera eremutik at, ezagutza eta ekintza berriak sustatzera bultzatuko du.

Zentzu honetan, nahitaezkoa izango da sistema osatzen duten eragile desberdinen (enpresak, erakundeak, unibertsitateak, lanbide heziketa zentroak, gizartea, etab.) arteko lankidetza. Etengabeko ikaskuntzan oinarritzen den ingurugiroa sortu eta pertsonak beharrezkoak diren ezagutza, balore, abilezia eta jarreretan trebatu ondoren, hauek konfiantza, sormena eta espiritu kritikoarekin aplikatu ditzaten.

Erronka sozial eta ekonomikoetan oinarritzen den testuinguru honetan, barnekintzailetasun prozesu arin, malgu eta eraginkorrak bultzatzeko beharra inoiz baino garrantzitsuagoa da, etorkizunari aurre egiteko elementu lehiakor gisa.

Sektore berrien sorreragatik suertatzen diren erronkak, gure enpresa-sarearentzat aukerak bilakatu behar ditugu.

Ekonomia jasangarrietara jo behar dugu, non jarduera berriek enplegua sortuko duten, modu zuzen zein ez-zuzenean eta ekoizpen ereduan ematen diren aldaketen ondorioz sortzen ari diren sektore berrietan zein ohiko sektoreetan.

Hortaz, proiektu hau, sektore berrietan dibertsifikatzeko zein sektore tradizionaletan aukera berriak ustiatzeko interesa duten Gipuzkoako mikropymeei zuzenduta dago.

 

 Aurrekariak

  GFA-ak finantzatutako Lean Startup, EKOI, EKOI II eta DIMEM proiektuei esker, eraldaketa eta dibertsifikazio eredu bat garatzea eta  probatzea lortu dugu batez ere, ekonomia berdearen ikuspuntutik, erakunde eta eragile desberdinekin elkarlanean aritu garelarik, Gipuzkoako eskualde desberdinetan esperimentazio aktiboa eta irakaskuntza praktikoan oinarritutako proiektuak martxan jarriz.

Esperientzia honi esker, enpresa desberdinen abilezia eta gaitasunetatik abiatuta, dibertsifikatzeko metodologia garatzea lortu dugu. Proiektuan partehartu duten enpresen funtsezko teknologia eta ezagutzetan oinarrituta, diagnostiko lehiakor eta teknologikoa egin da, enpresen sektoreetan edota sortzen ari diren sektore berrietan dibertsifikazio eta hazkunde aukerak identifikatzeko asmoarekin. Honetarako, enpresa partehartzaileen jatorrizko edota helburu duten balio kateen koherentzia eta lerrokatzea aztertu da, negozio unitate desberdinen arteko erlazio estrategikoa aztertuz.

Aurretik egindako proiektuen ibilbidea eta emaitzak aztertuta, berrikuntza aukerak lantzerakoan katalogoa zabaldu eta merkatuan posizionamendu hobeagoa lortzeko, produktu-zerbitzuen balio-kate konplementarioak dituzten enpresen arteko lankidetza garrantzizkoa dela ondorioztatu da.

Enpresen arteko proiektuen sustapenari esker, balio-katearen zabaltasun handiago batekin lan egiteko eta osagarriak diren gaitasun eta konpetentziak identifikatutako aukera eta esperientzietan txertatzeko aukera izan dugu.

BARNELKAR proiektuan, ildo horretatik jarraitzen ahaleginduko gara Gipuzkoako mikropymeetan batik bat.

Proiektua Lean Startup filosofian oinarrituko da, Startup-en sorreran eta dibertsifikazio prozesuetan lagungarria den metodologia arina eta malgua dela frogatu baita, betiere, enpresaren errealitatea kontutan hartzen duen eta kontrastatuta dagoen metodologia jarraituko dugularik. 

Gure industria digitalizatuz gero, BPG-aren %4-ko hazkundea lortuko dugu. Horretarako, Industriari bideratutako aurtengo aurrekontua 97,5 milioi eurokoa izango da". Begoña Cristeto (Industria Ministerioaren Industria eta ETEen Idazkari Nagusia).