Hemen zaude: Hasiera Proiektua Esperotako emaitzak

Esperotako emaitzak

Proiektuaren helburu orokorra zein helburu partzialak kontutan izanda, ondoren esperotako emaitzak eta hauen inpaktua zerrendatzen dira:

 

1) Gipuzkoako enpresetan eta bereziki mikroenpresetan aurkitzen diren  pertsona traktoreen prestakuntza. Planifikatutako saioak, praktikoak eta erakargarriak izateko eta epe motzean emaitzak lortzeko asmoarekin diseinatu dira.

 

2) Enpresen arteko elkarlana sustatzeko Industry 4.0-Lantegi Adituak alorrean espezializazio foro desberdinen sorrera. Bertan ezagutza arlo desberdinak landuko dira: Metalmekanika aurreratua, energia, elektronika eta negozio digitalak.

 

3) Donositia-Beterri eskualdeko erreferentzia markoaren analisia egitea, elementu giltzarriak, sendotasunak,  ahuleziak, barne zein kanpo aukerak eta barnekintzailetasunerako bokazioa duten erakundeak identifikatuz.

 

4) Ikasketa plataforma-foroa sortu, non partaideek ikasi, konpartitu, iritzia eman edota eztabaidatzeko espazioa eta baliabideak izango dituzte, non haien jarduerekin zein eskualdearekin erlazionaturiko negozio aukera berriak aztertu ahalko dituzten.   Honen ondorioz, lankidetza-sarea sortuko da “Lurralde ekintzaile” baterantz, lurraldeko eragile sozio-ekonomiko desberdinen artean eta proiektuaren garapenean eragile aktiboak identifikatuz.

 

5) Donostia-Beterriko enpresen arteko lankidetza ziurtatzen duten 10  bat esperientzia pilotu jarriko dira martxan.

Gure industria digitalizatuz gero, BPG-aren %4-ko hazkundea lortuko dugu. Horretarako, Industriari bideratutako aurtengo aurrekontua 97,5 milioi eurokoa izango da". Begoña Cristeto (Industria Ministerioaren Industria eta ETEen Idazkari Nagusia).